"18.Korrikak eta 33.Araba Euskarazek ondo eusten diote euskarak duen erronka nagusiari: erabilera"

Erredakzioa 2013ko mar. 13a, 09:08

Gora herria! Herri ekimenaren aldeko apologia

JOSEBA LLANO (Aiara). Herri berezia da gurea, askotan aipatzen den topikoak gaindituz, badu gureak herri mailako ekimenak abian jartzeko trebezia berezia. Azken hamarkadetan, milaka izan dira gure auzo, herri, edo hirietan  kezka, gabezi edo arazo baten aurrean martxan jarritako iniziatibak.

Gora herria! Herri ekimenaren aldeko apologia

JOSEBA LLANO (Aiara). Herri berezia da gurea, askotan aipatzen den topikoak gaindituz, badu gureak herri mailako ekimenak abian jartzeko trebezia berezia. Azken hamarkadetan, milaka izan dira gure auzo, herri, edo hirietan  kezka, gabezi edo arazo baten aurrean martxan jarritako iniziatibak.

 Herri ekimena, herrigintza, auzolana, herri mugimendua.... izen eta forma ezberdinak hartzen ditu premia edo behar baten aurrean, gizarteak egituratutako  prozesua. Sinplea: talde txikian bildu, egoeraren analisia egin, proposamenak landu, ekimena diseinatu eta plazara!!, herrigintzaren gurpila martxan jartzen da.

 Askotan prozesu hauek, erakunde publikoen hutsune bezala ulertu izan dira, gizartearen ahulezia... eta kontrakoa uste dut nik! Herri osasuntsu baten seinale gisa interpretatu behar ditugu honelako mugimenduak. Gainera, ez dira kontrajarriak, ez lirateke izan behar!, instituzio eta politikatik agerrarazi nahi diguten bezala. Biak  dira beharrezkoak, herri ekimena eta erakunde publikoen lana. Ez dago erakunde publikorik auzolana ordezka dezakeenik.

Baino gaur egun,  oraindik ere, politiko askoren aldetik zalantzan jartzen da, eta bigarren mailakoa balitz bezala begiratzen zaio herri ekimenari. Hala ere, nahiz eta bitartekoak oso eskasak izan, sostengu zabala jasotzen dute jendearen aldetik (proiektu instituzional askok baino zabalagoa).

Euskararen kasuan, ezin dugu ahaztu, frankismoaren ondoren herri ekimenari esker atera zen “putzu sakon eta ilunetik” Ondoren etorri ziren erakunde publikoak eta hasierako erronkak (ezagutza, estatus juridikoa, oinarrizko hezkuntza...) lortzen joan ziren,  neurri handi batean. Azken hamarkadetan,   Euskararen normalkuntza prozesua instituzionalizatu den heinean, herri ekimenaren indarra desaktibatzen joan da. Gaur egun,  erronka berriak agertu zaizkigu:  erabilera kalean, lan munduan,  goi mailako hezkuntza, lanbide heziketa.., etab.  Hauen aurrean, ezinbestekoa dugu herri ekimena berriz osasuntsu izatea.

Zorionez,  gure herrian asko izan dira herritik herriarentzat  sortutako iniziatibak, eta horietako asko euskarak eta euskararen normalkuntza helburu. Batzuk,  zikloa bukatuta, agortu egin dira, beste asko, urteetan aurrera egin dute eta bizirik mantentzen dira gaur egun, KORRIKA edo ARABA EUSKARAZen kasu.

Bietan, euskararen normalkuntza helburu, bakoitza bere esparruan (helduen alfabetatze zein derrigorrezko hezkuntzan) bi erakunde antolatzaileentzat bitarteko ekonomikoak biltzea da zeregina, beraien proiektuak aurrera eraman ahal izateko.

Biak 80. hamarkadan sortutakoak, 18. edizioa Korrikaren kasuan edo 33. Araba Euskarazenean, gaur egun ondo eusten diote euskarak duen erronka nagusiari : ERABILERA , leloek azaltzen duten bezala.

Biak, herritik herriarentzat sortuak, eta herriaren sostenguari esker bizirik mantendu izan direnak. Biak gure laguntzaren zain, beraz, herrigintzak badu zita bi ekimen hauekin, martxoaren 14an  eta Ekainaren 16an!

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide