Jesi Picastoste: "Madrildar bati korrika zer den azaltzea oso zaila egiten zait"

Erredakzioa 2013ko mar. 15a, 09:30

Jessi Picatoste Aiaran bizi den madrildarra da. Korrikarekiko duen ikuspuntua jaso du iritzi zutabean.

MADRILDAR BATI KORRIKA ZER DEN AZALTZEKO...

Urte bat neraman hemen lehenengo aldiz korrikari buruz hitzegitea entzun nuenean.Ez dakit zenbat aldiz azaldu zidaten,baina ez zitzaidan argi geratzen. Orain, bost urte ta gero ta korrika pare batean egon eta gero, korrika zer den ulertzen dut, baina oso zaila egiten zait nere familia ta lagun madrildarrei azaltzea.

Ez da bakarrik maratoi bat, ezta euskera bultzatzeko beste modu bat ere...

Jessi Picatoste Aiaran bizi den madrildarra da. Korrikarekiko duen ikuspuntua jaso du iritzi zutabean.

MADRILDAR BATI KORRIKA ZER DEN AZALTZEKO...

Urte bat neraman hemen lehenengo aldiz korrikari buruz hitzegitea entzun nuenean.Ez dakit zenbat aldiz azaldu zidaten,baina ez zitzaidan argi geratzen. Orain, bost urte ta gero ta korrika pare batean egon eta gero, korrika zer den ulertzen dut, baina oso zaila egiten zait nere familia ta lagun madrildarrei azaltzea.

Ez da bakarrik maratoi bat, ezta euskera bultzatzeko beste modu bat ere...

Hizkuntza horren bizitza sentitzea da, bere nortasuna, bere inguruan sortzen den mundua, kultura eta sustraiekin dagoen konpromisoa.... Hemengo jendeak duen kompromisoa.

Bi urtero ikusi ahal izan dut, nola jendeak itxoiten duen ilusioz korrikaren tipi-tapa. Nola, goiz, hasten diren prestaketak, non pertsona eta elkarte askok parte hartzen duten, gogo beteaz.

Batzuk planak egiten ditugu, egun horretan elkartzeko eta elkarrekin, birikiek uzten diguteneraino, korrika jarraitu. Aspaldi ikusten ez dugun jendearekin elkartzen gara...

...Korrika gure topalekua da.

Batzuk ba dute gustoko lekuren bat, korrikarekin bat egiteko edo sorlekura bueltatzeko aprobetxatzen dute, euren jendearekin batera bide zati hori egiteko...

...Korrikak haien sustraietara itzultzen ditu.

Batzuk emozioz gainezka malkoak isurtzen dituzte, Bilbon esaterako, tipi-tapa erritmoan zenbat jende batzen den ikusita. Norbanako guztien artean lotura bat existitzen delako...

...Eta korrikak lotura hori berresten du.

Batzutan ordu txikietan heltzen da korrika,eta goizeko 5:00etan ohetik salto batez altxatzen gara. Kanpoan egiten duen hotzean pentsatu gabe, eta iratzargailua entzuteak ematen duen nagia sentitu gabe. Abentura handia bizitzera doan umearen ilusioarekin...

...Arropa jantzi, zapatak oinetan sartu eta korrika jasotzera atera, emozioak eta nekeak gorritutako aurpegi horiek berriz ikusteaz poz-pozik...

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide