Joan den abuztuan Aiarako Udaleko Ingurumen Arloak abeltzaintzan erabiltzen diren belar-zametatik, siloetatik eta boletatik sortutako plastikoen bilketa sistema berria martxan jarri zuen. Hala, 2014. urteko abuztutik abendura bitartean 8.260 kilo bildu ziren 53 abeltzaintza-ustiategitik.
Sistema berriak edukiontziak ordezkatu ditu eta haien ordez, teknikariek abeltzain bakoitzari poltsa gardenak eta handiak ematen dizkiete. Bertan modu bananduan hondakinak gordetzen dituzte. Udalak hilero beraiekin kontaktuan jartzen da daukaten hondakin kopurua jakiteko. Horren arabera kamioiak ibilbide bat edo bestea egiten du, zerbitzua optimizatuz. Bilketa hilero egiten da eta gutxienez bi poltsa bete behar dira.
Udaletik abeltzainek egindako esfortzua eta pedagogia txalotu dute, izan ere, beraiei esker lehen birziklatzen ez ziren plastiko guztiak orain bizitza berri bat edukitzea lortu da.