Batzar administratiboei ematen diren diru-laguntzak eta zerbitzuak erregulatzeko ordenantza prestatuko dute

Erredakzioa 2015ko api. 8a, 08:04
Legegintzaldi honetan Batzar Administratiboetan proiektuak eta obrak egiteko diru-laguntza ez dela agortu ikusi du Udalak. Izan ere, herri txikiek batez ere ezin dute Arabako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak ematen ez duten portzentajea bere gain hartu. 

Horregatik hain zuzen ere, 2014.
Legegintzaldi honetan Batzar Administratiboetan proiektuak eta obrak egiteko diru-laguntza ez dela agortu ikusi du Udalak. Izan ere, herri txikiek batez ere ezin dute Arabako Foru Aldundiak edo Eusko Jaurlaritzak ematen ez duten portzentajea bere gain hartu. 

Horregatik hain zuzen ere, 2014. urteko abenduan diru-laguntza horietan soberan geratzen zen diru kopurua Batzar Administratiboen artean banatu zen. Hala, 2015. urtetik aurrera laguntza horiek erregulatuko dituen ordenantza egingo da. Bertan, Udalak Administrazio Kontseiluei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta diru-laguntzak zehaztuko dira. 

Udalak ematen duen laguntza

Udalak kale argiteriaren, obren eta seguru zibilaren % 50 ordaintzen du; eta herrietako jaietako jardueren % 80. Gainera, kale argiteria konpontzen du, hobi septikoak kudeatzen ditu, bideak garbitzen ditu eta ura kloratzeko makinen mantentze-lanak egiten ditu,besteak beste.

Batzar Administratiboek bere aldetik, nolabaiteko autonomia dute. Nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasuna dute, eta bere interesak kudeatzeko autonomia. Horrela, egin beharreko obren edota uraren edo ondasunen kudeaketaren inguruan erabaki dezakete. 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide