Naturayala blogak inguruko ondare naturala ikertzen eta zabaltzen jarraitzen du. Bere azkenengo lanean tximeleta baten berri eman dute:
"Topazio tximeletaren ohitura zuhaiztarrak direla eta, zaila izaten da espezie hau ikustea; ugaria izan eta penintsulako iparraldean nahiko zabalduta dagoen arren.
Bere presentzia baieztatzeko modurik onena elorri beltzetan (Prunus spinosa) egiten duen errunaldia bilatzea izaten da, hauxe baita elikatzeko erabili ohi duen landarea.
Bertan orratz baten buruaren tamaina duen arrautza zurixka bakarra jartzen du, aipatutako zuhaixkaren enbor nagusitik ateratzen diren bigarren mailako adar txikiek sortzen duten galtzarbeetan, hain zuzen ere.
Igaro den otsailean horrela topatu genuen eskualdean, zehazki, Aginagan."