Anuntxi Aranak, Iparraldean erroturiko luiaondoar antropologoak, saiakera liburu berri bat kaleratu du Elkar argitaletxearekin: “Hilak gure artean”.
Liburu honetan Aranak gizakiak, kulturaren baitan, heriotzaren oinazea ardatz gisa hartuta, hildakoaren itzuleraren mitoa ikertzen du eta afera honek hainbat herriren irudimenean izan duen eragin eta isladaz. Mitoen munduan etengabean edo data jakin batzuetan beti itzultzen baitira hildakoak euren etxeko nahiz senitartekoengana, batzuk laguntza eske, mendeku bila edo min egiteko asmoz ageri dira kondairetan.
Haren esanetan, bizien artean oraindik dabiltzan arima erratuen figura mitologikoen artean bada antzekotasun nabarmenik kulturaz kultura eta, gainera, mitologiako beste hainbat pertsonaiek ere izango lukete, apika, figura horrekin lotura zuzenik: lamiek, basajaunek, inauteriko mozorro hainbatek, Zanpantzarrek, Olentzerok berak ere...