Gorobel Mendizerrako Ermandadeak Gaztela eta Leongo administrazioari alde batetik, eta Teza, Lastras, Barriga eta Villacián Burgoseko Administrazio Kontseiluei bestetik, mendizerran egindako alde bakarreko itxieraren inguruko negoziazioak berrartzea eskatu die gutunez. Kontzeju hauek 2006 eta 2014 urteetan Gorobelen dauden larreak itxi zituzten, 1964. urteko akordioak bertan behera utziz.
Ermandadeak akordio horiek errespetatu behar direla uste du, izan ere, apirilean Burgosek Gorobelen egindako itxieren ondorioz, aiarar abeltzainen ganaduak ezin du bertan bazkatu. Horrela, Ermandadeak 2006 eta 2014 urteetan egindako itxierak zabaltzeko elkarrizketak hastea eskatzen du. Apirilerako ez badira egin, bide penalera jo beharko du eta.
Bestalde, aurreko urteko otsailean hiru urteetan abeltzaintzarako Gorobelen dauden larreen inguruko erregularizazioa egitea adostu zen. Ganadu kargaren diagnostikoa egin ondoren, teknikariek neurriak jarri eta 2015. urtean ezarriko dira modu progresiboan.