Asteburuan Arespalditzan egingo den “Fotografía de la Naturaleza sin previo aviso” tailerraren harira, Andoni Canela argazkilari nafartarra Artziniega Museoko areto nagusian hitzaldia eskainiko du gaur arratsaldeko 18tan.
Hitzaldia, otsoen argazkigintzaren inguruan eskainiko du.
Jardunaldi hauetako gonbidatua Andoni Canela izan da naturaren argazkilaritzan trebatu delako. Horretarako, mundu osotik bidaiatu du paisaia mota ezberdinak irudikatzen: oihan tropikaletatik, iparraldeko glaziarretara.
Paisaiez gain, desagertzeko arriskuan dauden animalia espezie ezberdinei argazkiak egiten jardun du.
Askatasunean bizi diren animalien argazkiak egiteagatik, 2009an argazki-kazetaritzako Gordó saria eskaini zioten iberiar otsoari eskaini zion erreportaje batengatik.
Haren argazkiak komunikabide ezberdinek argitaratzen dituzte, El Pais, La Vanguardia, BBC eta National Geographic, kasu
Andoni Canela, Tuteran jaio zen 1969an. Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan kazetaritza ikasi zuen eta argazkigintza ikasketak Bretainia Handiko London College of Printing unibertsitatean gauzatu zituen.