Labur Bira film laburren zirkuituaren edizio berria Arespalditzan

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2015ko mar. 8a, 08:00

Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira film laburren zirkuituaren hamabigarren edizioa jarriko du martxan. Laburbira, euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da. Aurtengoa Ordizian hasiko da, martxoaren 4an eta martxoaren 28ra arte 27 herritan izango da, Arespalditzan, besteak beste.

Euskaltzaleen Topaguneak Laburbira film laburren zirkuituaren hamabigarren edizioa jarriko du martxan. Laburbira, euskarazko ikus-entzunezko produkzioa ezagutarazi eta herrietako kultur eskaintza aberasteko helburua duen zirkuitua da. Aurtengoa Ordizian hasiko da, martxoaren 4an eta martxoaren 28ra arte 27 herritan izango da, Arespalditzan, besteak beste.

Aiarako udal aretoan izango da emanaldia martxoaren 27an 19:30ean.

Zortzi ikus-entzunezko labur eskainiko dira. Ordu eta laurden inguruko emanaldietan, sormena, dokumentala, fikzioa zein animazioa uztartzen dituzten ikus-entzunezkoak izango dira

Ondorengoak dira proiektatuko diren film laburrak:

Hubert le Blonen azken hegaldia (Koldo Almandoz)

Ein land (Igone Arreitunandia Berridi)

Aitona Mantangorria (Kepa Errasti)

Zela Trovke (Asier Altuna)

Arconada (Asier Urbieta)

Don Miguel (Kote Camacho)

Zaunk! (Ixone Aroma, Aritz Lasarguren eta Asier Vera)

Zarautzen erosi zuen (Aitor Arregi)

Arespalditzako emanaldia Udaleko Aretoan izango da martxoaren 27an Hogeitalau Euskara Elkarteak antolatua.



 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide