Udala HAPOaren Aurrerapen fasea aurkezteko bilerak egiten ari da

Erredakzioa 2015ko mar. 5a, 10:09

Udalak Aiarako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren (HAPO) aurrerapenaren aurkezpena egiten ari da Aiara osatzen dituzten 23 herriekin. Planak lurraldea antolatzeko balioko du eta etorkizunean udalerriak izango duen bilakaera eta hiri zein landa eremuen okupazioa zehaztuko ditu.

Prozesua 2013. urteko abenduan hasi zen eta orain Aurrerapen fasean dago. Hau da, kontzeju bakoitzak bere lurzoruaren diagnostikoa egin ondoren, udaleko teknikariek azken horiek aztertu eta zenbait aldaketa egin zituzten.

Orain aldaketak herrietan aurkezten ari dira. Hala, bilera horien helburua diagnostikoetan egindako aldaketen berri ematea da kontzejuek arrazoibideak aurkez ditzaten.

Horretarako, bi hilabete eta erdiko epea izango dute eta bitartean arkitekto batek aholkularitza lanak egingo ditu astean behin.

Bilerak urtarrilean hasi ziren eta apirilean amaituko dira. Hala eta guztiz ere, parte hartu nahi duen orori irekiak daude eta Udalak web gunean atal bat ireki du HAPOa ezagutzeko eta horren inguruko herritarren iritzia jasotzeko.  

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide