Bi miru gorri gehiago markatu dituzte

Naturayala blogeko kideak diren Gustavo Abascal eta Enrique Arberasek sarrera berria argitaratu dute. Miruen inguruko albiste interesgarria jaso dute:

Naturayala blogeko kideak diren Gustavo Abascal eta Enrique Arberasek sarrera berria argitaratu dute. Miruen inguruko albiste interesgarria jaso dute:

"Tologorri eta Ungino: beste bi miru gorrien markaketa Aginigan (Aiaran). Eta Pobes miruaren pozoinketa Alsazian.

Otsailak 12-an, eta ondoz ondoko bigarren urtez, SEOko teknikariek (Sociedad Española de Ornitología) miru erregeren (Milvus milvus) zenbait ale harrapatu zituzten Aiarako Aginigako herrian radiotransmisoreak jartzeko eta horrela bere mugimenduei buruzko datuak eskuratzeko: migrazioen hasiera eta bukaera, gelditutako lekuak, elikatzeko guneak, bidaien iruapena, negupasarako eta sakabanaketarako lekurik garrantzitsuenak, aldaketa klimatikoak eragindako aldaketak jokabidean…

Esaterako, iaz leku berean markatutako hiru miruetatik bat, Ataria izenekoa, Frantzian, zehazki Toulouse hiritik iparmendebaldera negua pasatzen egon dela badakigu 2014ko abenduak 31 arte, berriz Aginigarako itzulera bidaia hasi zuen arte, nora hilabate bat beranduago iritsi zen, urtarrilak 31n, Iruñealdean hamabostaldi bat eman ondoren.

SEOk egiten ari den miru gorrien markaketa hau Migra Programaren barruan kokatzen da, eta dagoeneko 19 aleek eskainitako informazioa jaso du.

Gogoratu dezagun miru gorria desagertzeko arriskupean katalogatuta dagoela estatu nahiz autonomia erkidegotan, 1994tik eta 2004ra bitartean bere populazioaren %50-eko gainbehera jasan eta gero.

Horren ondorioz, neurriak hartu beharra dago bere ikerketa, kudeaketa eta kontserbaziorako. Espezie honen banaketa Europara mugatua dago, ale gehienak Alemania, Frantzia eta Espainian daudelarik.

Bigarren urtez, Aginigako auzokide baten laguntza, Larrabe baserriko Jose Luis Menoyorena, erabakigarria izan zen miru gorriak harrapatu ahal izateko.

Argazkian ikusten denez, sei miru gorri agertzen dira azkar batean mastinentzat prestatutako janariaz bazkatzera, sarean nahasita geratzen direlarik: horietako lauri eraztun bana jarri zaizkie, eta beste biei, Tologorri eta Ungino bezala bataiatutakoei (Salbadako bi tontorren omenez), GPS-GSM dispositibo bana ezarri.

Iazko otsailean leku berean beste hiru miru gorri izan ziren hornituak irrati transmisoreekin: Ataria, Aginiga eta Pobes.

Azken hau apirilaren amaieran Frantziako Alsazian aurkitua izan zen pozoitze zantzuekin azeri baten hilotzaren ondoan. Berriki jasotako azterketa toxikologikoek Pobes-en heriotza karbofuranoari egotzi diote, karbamatoen familiako espektro zabaleko intsektizida bortitz hau gainera Europar Elkartean 2008tik debekatuta dagoelarik.

Esan beharra dago iaz ekainean Maroñon (Aiara) aurkitutako lau miru beltzen hilotzak ere karbofuranoz pozoinduak izan zirela.

2014. urtean egindako Euskadiko miru gorri negutarren azken kontaketaren arabera, Aiara-Urduñako eskualdeak Autonomi Elkarteko populazioetatik sendoenetarikoa omen dauka.

Aurkitu ziren hiru “etzalekuek”, Aginiga, Lezama eta Urduña, 72, 40 eta 30 ale kopuruak erakutsi zituzten hurrenez hurren, gure landen osasun egoera egokiaren adierazgarri."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide