Enrique Arberas Naturayala blogeko kideak txori berezi baten presentzia sumatu du eskualdean:
"Otsailaren erdialdean, Maroñon, elur-berdantzaren (Plectrophenax nivalis) behaketak sekulako ustekabe ornitologikoa suposatu du, gure eskualdean espezie honen aipuak ez baitira batere ohikoak.
Elur-berdantza, Eskandinaviako tundra, mendi eta itsasbazterretan ugaltzen da eta Iberiar Penintsulara iristen da ohiko hegazti negutar gisa, baina oso kopuru txikietan (ehun batzuk soilik zenbatu dira), batez ere kostaldeko inguruneak eta neurri txikiagoan goi-mendiko eremuak okupatuz.
Aurreikusten da XXI. mendean zehar, elur-berdantzaren populazioak, klima-aldaketaren ondorioz, murrizketa handi bat jasango duela, beraz irudi hauek, gure haranetan, haien pasartearen lekukotasun grafiko bikaina dira."