Aiarako udalak aurtengo jaien kartelaren eraketa zabaldu du eta egileak 200€rekin saria jasoko du. Horretarako, martxoaren 24a baino lehen aurkezten diren portaden artean epaimahaiak aukeratzen duena jaien irudi bilakatuko da.
Edonor aurkeztu dezake bere artelana, beti ere “AIARAKO JAIAK, 2015-FIESTAS DE AYALA, 2015” izenburu izanda eta Aiarako armarria agertzen den.
Kartelak 80 zm.ko altuera eta 60 zm.ko zabalerarekin aurkeztu beharko da, kolorez eta Aiarako jaiekin erlazioa daukan gaiarekin. Horrez gain, egileak askatasuna izango du kartela garatzeko.
Epaimahaian, alkatea, kultur batzordeko bi kide, gurasoen elkarteko kide bat eta Lantenoko arte eskolaren ordezkari bat parte hartuko dute. Haien ebazpena finkoa izango da eta hala erabakitzen badute, lehiaketa bertan behera uzteko ahalmena izango dute.
Martxoaren 24a baino lehen, kartelak aurkezteko hiru gune zehaztu dira: Aiarako udaletxean, Luiandoko egoitzan eta Etxaurren ikastolan. Kartelarekin batera, gutunazal batean egilearen datuak eta honen izenburua aurkeztu behar da, obraren atzeko aldean leloa idatzita duelarik.