Aiarako jaiak badute pregoilaria, Anuntzi Arana antropologoak emango baitu aurten San Prudentzio jaietako pregoia. Jaiotzaz Luiandotarra da, baina egun Angleten bizi da. Durangoko Azokako azken edizioan “Argizaiola” saria jaso zuen, bere ikerketa lanengatik euskal ohiturak eta antropologiari dagokionez.
Nahiz eta gaur egun Iparralden bizi den, ez du inoiz bere jatorria ahazten eta horregatik askotan Orozkori buruzko istorioak kontatzen ditu bere obretan. Azkue eta Barandiaranen liburu batzuk jaso zituenean piztu zitzaion antropologiaren interesa, eta momentu horretatik aurrera bere bizitzaren ardatza eta pasioa bilakatu zen.
Nahiz eta pregoilaria aukeratu duten, Aiarako jaien koordinakundeak, batzarrak ospatzen jarraituko ditu; batzarrak horiek ideiak eman edo kolaboratu nahi duen edozeinentzat zabalduta daude.