Egoera hidrografikoa aztertu dute Udala, Arabako Foru Aldundia, URA eta Ur Partzuergoak

Erabiltzailearen aurpegia Miren Ayesa Aranoa 2015ko urt. 26a, 21:22

Urtarrilaren 22an Aiarako udalerriaren uraren hornidura-sarea eta saneamenduaren inguruko bilera egin dute. Bertan, Udaleko eta Administrazio Kontseilu bakoitzeko ordezkariak Arabako Foru Aldundiko, Uraren Euskal Agentziako (URA) eta Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoko ordezkariekin elkartu dira.

Urtarrilaren 22an Aiarako udalerriaren uraren hornidura-sarea eta saneamenduaren inguruko bilera egin dute. Bertan, Udaleko eta Administrazio Kontseilu bakoitzeko ordezkariak Arabako Foru Aldundiko, Uraren Euskal Agentziako (URA) eta Kantauriko Urkidetza Ur Partzuergoko ordezkariekin elkartu dira.

Bilera horren helburua Aiarako egoera hidrografiakoaren inguruko diagnostikoa egitea izan da. Hala, analisi historikoaz, etorkizuneko isurtze baimenen egoera juridikoaz eta udalerriko egungo arazte sistemen egoeraz hitz egin dute.

Esparru teknikoan zein ekonomikoan eragile guztien artean planifikazioa egiteko lehenengo urratsak ematea ere adostu dute.

Batzarrean kontzeju guztiak kudeaketa profesionala egingo lukeen erakunde baten parte izatea adostu da, adibidez Ur Partzuergo bat.

Horretarako, aurretik administrazio kontseiluek plangintza egin beharko dute kontseilu bakoitzaren ur-horniduraren egoera aztertzeko eta konpontzeko.

Azkenik, hurrengo otsailaren 25ean beste bilera bat egingo dute eragileek elkarrekin Aiarak urarekin dituen arazoak konpontzeko.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide