Duela 25 urte, Etxaurren ikastolak egungo kokapenean bi urte zeramatzanean, ikastetxeko hiru pertsonari esker kros taldea osatu eta Arabako Foru Aldundia eta Atletismo federazioak kudeatzen duten eskola kros egutegian izen ematea bururatu zitzaien.
Pedro Bidarte, Javi Aspizua eta Edu Padura izan ziren lehen hiru bultzatzaile horiek.
25 urte beranduago zita horrek egutegian bere lekua izaten segitzen du eta 150-200 partaide inguru biltzen ditu urtero ume, kimu eta benjamin mailen artean.
Txikienei lekua egiteko froga berezia ere egiten dute kirolerako grina gaztetik sustatzeko.
Igandean egingo den aurtengo 25. edizioan gurasoentzako 3600 metroko froga berezia ere egongo da. Ibaguen futbol zelaian izango da hitzordua 11:00etatik aurrera.