Aiarako Toponimia Nagusia liburua sareratu du Euskaltzaindiak

Erredakzioa 2015ko urt. 21a, 11:21

Duela urtebete baino gehiago Felix Mugurutza, Patxi Galé eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideek “Aiarako toponimia nagusia” liburua argitaratu zuten Arabako Foru Aldundia eta Euskaltzaindia beraren eskutik.

Duela urtebete baino gehiago Felix Mugurutza, Patxi Galé eta Mikel Gorrotxategi Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kideek “Aiarako toponimia nagusia” liburua argitaratu zuten Arabako Foru Aldundia eta Euskaltzaindia beraren eskutik.

Orain Euskaltzaindiak bere web-atarian eskaintzen du euskarri elektronikoan doan lortzeko aukera eta hurrengo helbidean eskuratu daiteke. Aiarako Udalaren ekimen baten emaitza da testua, ikusita bideetako seinaletan akats ugari zegoela, Euskaltzaindiko Onomastika batzordeari eskatu baitzion udalerriko herri eta auzoen izenak proposatzeko.

Lan hori egiten hasitakoan, batzordeak ikusi zuen egokia izan zitekeela izenekin batera azalpen batzuk ematea eta hala sortu zen orain argia ikusi duen lana.

Kontzeju eta auzoen izenak eta historia 362 orrialdetan

Liburuak dituen 362 orrialdeetan zehar Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko kide diren Patxi Galé, Mikel Gorrotxategi eta Felix Mugurutza egileek udalerriko kontzeju historiko eta auzo nagusien izenak errepasatzen dituzte, leku horien deskribapena ez ezik, izenen jatorriaz, historiaz eta normalizazioaz ere zenbait iruzkin eginda. Azkenik, eskualdeko mendi toponimiari buruzko kapitulu batez osatua dator argitalpena.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide