Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika saileko Natura Ingurunearen eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak Gorobel mendilerroaren hainbat esparru babesteko txostena prestatu egin du. Urtarrilaren bukaeran txostenaren emaitzak aurkeztuko dituzte.
2012. urteko erdialdean hasi ziren inguru hau babesteko neurriak bilduko zituen dokumentua prestatzeko prozesu parte hartzailearekin. Gorobel inguruan bi gune ezberdin izendatzeko prozesuari ekin zitzaion: Hegaztien babes berezirako eremua (HBBE) den "Gorobel mendilerroa" eta "Arkamu-Gibillo-Arrastaria" Kontserbazio bereziko eremua (KBE).
Dokumentuak HBBE eta KBE eremuetarako proposatzen diren babestu eta berreskuratzeko balioak, helburuak eta araudia biltzen ditu bere baitan.
Txostenaren emaitzak aurkeztu eta helegite epea zabaltzeko Natura Inguruaren eta Ingurumen Plangintzaren Zuzendaritzak bilera informatibo irekia deitu du datorren urtarrilaren 26an, arratsaldeko 18:00etan, Arespalditzako udaletxean