Ganbegi 6-2 Hockey Taldeko sei jokalari deituak izan dira Euskal Kadete Aurreselekzioko entrenamenduetan parte hartzeko.
Alde batetik, emakumezkoen esparruan, Laudioko Irune Larrazabal eta Nerea Mendibil jokalariak eta Iraia Sabater atezaina izan dira aukeratuak.
Bestalde, gizonezkoen mailan, Aimar Sanjurjo eta Jon Fonbellida laudioarrak eta Iker Arrazuria luaiondoarra izan dira deitutako jokalariak.
Denak egongo dira Selekzioko lehenengo entrenamendu saioetan, Donostian gaur eta 26an.
Hortik aurrera, hautatzaileek, Gorbel Garciak, gizonezko mailan, eta Carlos Castañok, emakumezkoan, erabakiko dute Ganbegiko jokalariak Selekzioko planifikazioan mantentzen diren ala ez.
Horrez gain, pasa den astelehenean Arabako Federazioaren Formakuntza eta Hobekuntza Programak Ion Kamioren, Euskal Federazioko Zuzendari Teknikoa, bisita izan zuen.
Gardeako Udal Hockey Zelaian antolatutako saio berezi horretan, Aiaraldeko 5 talde ezberdineko aukeratutako 31 jokalarik parte hartu zuten Euskal Federazioko Teknikoaren ariketetan.