Neguko Bidezaintza Plana abian da azaroaren 15etik. Egitasmoa Aiarako Koadrilak eta Arabako Foru Aldundiak bideratu dute.
Apirilaren 15ean amaituko da. Hala ere, salbuespen gisa, data horietatik kanpo ere aktibatuko dute plana, izotza eta elurrari lotutako aurreikuspen meteorologikoak egonez gero istripuak saihesteko helburuarekin.
Kanpainaren helburu nagusiak mugikortasuna erraztea da, herri guztietara iritsi ahal izatea, erabiltzaileei segurtasun eta erosotasun maila handitzea, eta gidatzeko baldintzak hobetzea dira.
Horretarako, Aiaraldean 7 traktore eta kamioi bat egongo dira elurra kentzeko, eta gatza kargatzeko beste bat.
Aiaran, berriz, gune ezberdinetan hiru dituzte; Opelloran Aritza Arrazuriak izango du, Salbantonen Asier eta Jagoba Gotxik eta Zuhatzan Iñaki Álavak.
Orain arte Soxoko Valentin Novalesek eta Luxoko Jose Luis Atxak egiten zuten, baina lanak suposatzen duen zailtasunak eta baldintza txarrak direla eta, aurten lan horiek egiteari utziko diotela adierazi dute.