Atzo hasi ziren Aiaraldeko urteko lehenbiziko jaiak: Izoriakoak. Goizeko berederatzietan jaurti zen hasiera txupina, eta odoloste igoera egin zen jarraian. Ondoren, Mus Txapelketa egon zen.
Gaur (urtarrilak 6), berriz, meza egon da, Errege Magoekin. Euskal Dantzak egon dira gero, Aiara Dantza Taldearen eskutik. Arratsaldean, berriz, umeentzako jokoak, txokolatada eta ping pong txapelketa egongo dira.
Bihar ere mezarekin emango zaio hasiera egunari, eta bazkari herrikoia egongo da gero (herritar bakoitzak bere etxean).
Larunbatean emango zaie amaiera festeei, egun osoko egitarauarekin. 10:00etan III. Patatata Tortila txapelketa egongo da. Hamaiketara arte egongo da txapelketan izena emateko denbora, eta antolatzaileek emango dituzte beharrezko patata, arrautz eta tipulak.
Arratsaldeko zortzietan Herri Odoloste Dastaketa egongo da, eta hamarretan hasiko da diskodantza. Ordu bat geroago suziri jaurtiketa egongo da. Festak gaueko ordu txikietara arte iraungo du, ordu horretan izango baita odoloste jaitsiera, jaien amaieraren adierazle.