Aiarako Udalak bi lan-poltsa sortuko ditu. Hala jakinarazi du bere web-orriaren bidez. Honako lan hauetan ordezkapenak betetzeko izango dira bi lan-poltsa horiek: Administrazio laguntzailearen lanetan eta Zerbitzu langileen lanetan.
Lan-poltsetan izena eman nahi dutenek irailaren 18ra arte izango dute epea. Aurkezten diren kide guztietatik baldintza onenak biltzen diztuztenak izango dira hautatuak poltsa osatzeko. Udalaren web-gunean edo udaletxean eskuratu ahal diren paperak bete eta aurkeztu beharko dituzte horretarako. Udalaren web-gunean lan-poltsaren lehiaketarako oinarriak ere kontsultatu daitezke. Formazio aldetik, honakoa eskatzen zaie aurkeztuko direnei: Eskolako graduatuaren titulua, lehen mailako lanbide heziketarena edo erdi mailako heziketa ziklokoa edo horren baliokidea izatea. Aurkezten direnek ariketa batzuk egin beharko dituzte lan-poltsan sartu ahal izateko.