Blackkamera eskolak natura argazkilaritza jorratzeko tailerra antolatuko du otsailan. Andoni Canela ekarriko du horretarako, hartz polarrak, otsoak, Bengalako tigreak, arrano inperialak eta era guztietako animaliak erretratatzen hogei urte eman dituen argazkilari nafar ospetsua.
Otsailaren 20an hitzaldi irekia emango du Andoni Canelak Arespalditzako Areto Nagusian. Otsoen argazkilaritzaren inguruan mintzatuko da, otsoak eta gainontzeko animaliak behatzeko eta erretratatzeko teknikak aipatuz.
Larunbat eta igandean (otsailak 21 eta 22) tailerra eskainiko du, natura argazkilaritzan pazientziak eta intuizio libreak duten garrantzia azalduz. Ezagupen teorikoak jaso eta jarraian kamerarekin atera eta ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute parte hartzaileek.
Blackkamera eskolak Soxon dauka egoitza nagusia eta argazkilaritza ikastaroak eta tailerrak eskaintzen ditu Arespalditzan, Bilbon, Gasteizen eta Euskal Herriko beste herri batzuetan.