Olabezarreko haritz motzak, ahaztutako ondarea

Naturayala blogak Olabezarreko haritz motzen inguruan idatzi du bere atarian. Gustavo Abascalek sinatu du testua:

"Olabezarreko antzinako eskoletatik abiatuta, pare bat aldiz zeharkatu ditut Mugaburu, San Babilás eta Garbiras auzoak, Zurbaran eta Ollargan mendietarako bidean, herri honek oraindik ere zutik dituen haritz motzak zenbatzera joateko. 165 enbor zenbatu ditut, 35 zuhaitzetarainoko taldetan bilduta, baina seguru asko gehiago izango dira, ez bainaiz ia bidetik atera.

Naturayala blogak Olabezarreko haritz motzen inguruan idatzi du bere atarian. Gustavo Abascalek sinatu du testua:

"Olabezarreko antzinako eskoletatik abiatuta, pare bat aldiz zeharkatu ditut Mugaburu, San Babilás eta Garbiras auzoak, Zurbaran eta Ollargan mendietarako bidean, herri honek oraindik ere zutik dituen haritz motzak zenbatzera joateko. 165 enbor zenbatu ditut, 35 zuhaitzetarainoko taldetan bilduta, baina seguru asko gehiago izango dira, ez bainaiz ia bidetik atera.

Belaunaldi luzez egin izan da haritzen (Quercus robur) mozketa; inausteko teknika hori erabiliz, zortzi edo hamar urtean behin mozten ziren adarrak, xede ugaritarako: erregai gisa erabiltzeko, lanabesak eta tresnak egiteko, eraikuntzarako habeak eta oholak egiteko, eta abarretarako.  

Olabezarreko bizilagun zaharrenak oraindik ere oroitzen dira herri-bazkalekuen erdian haritzak landatzearen ondorioz sortzen ziren larre tankerako paisaiez. Haietan, gainera, abereak zuhaitzen hostoez eta fruituez elika zitezkeen.

Olabezarreko haritz motzak, Lezamakoak eta Amurriokoak bezala, gure ondare historiko eta kulturalaren parte dira, baina, gainera, balio ekologiko handia dute, basoko bioaniztasunaren babesleku gisa, zuhaitz urtetsu horiek onddo-, landare- eta animalia-espezie ugarien hábitat txit egokia eratzen baitute. Hona haietan babeslekua aurkitzen duten faunaren argazki batzuk:

2010eko ziklogenesi leherkorrak hiru haritz motz bota zituen lurrera herri honetan; izan ere, aipatutako balio kulturala eta naturala ez ezagutzearen eta mantentzeak duen kostu handiaren ondorioz, zuhaitz hauek erabat ahaztuta eta baztertuta egon dira, eta tamaina handiko adaburu txit astunak hazi zaizkie, haizeak indartsu jotzen duenean erraz eraisten dituenak.

Bizilagunek orain urte batzuk inausitako haritz motzaren heriotzak ez ahal ditu bihozgabetuko, eta hurrengo belaunaldientzako ondare hori bizirik mantentzeko borondateari eta ilusioari eutsiko ahal diote."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide