Menoio eta Salbantone herrietatik Gorobel mendilerrora iristeko errepideen egoera hobetzeko lanak lehiaketa publikoan atera ondoren, Aiarako Ermandadeak Gasteizko Rodo enpresari esleitu zizkion konponketa lanak. Guztira, 4.000 euroko kostua izango dute eta helburua herri hauetarako sarbideak hobetzea da.
Azken asteetan enpresa konponketa lanak egiten aritu da errepideetan zeuden zuloak estaltzen eta euria egiten duenean ur xirripak sor ez daitezen ura arroiletara eramateko sarrerak egiten. Gainera, eta bideen kontserbazio egokiago baterako, zonalde lauetan kotxeak pasatzen uzten dituzten tarte altuago batzuk jarri dituzte.
Zuloak estaltzeko Murgako zepak erabili dira, urtebete han egon ondoren Eusko Jaurlaritzak erabili daitezkeela esan eta gero. Mendilerrora sartzeko bideen konponketak Aiarako Ermandadeak ordainduko ditu.