Basoberritzeari ekiteko hainbat gune ixtea adostu dute Aiarako Ermandadeak eta Aiarako Udalak. Guztira 20.772 euro bideratuko dira horretara. Lehenengo itxierak Arabako Foru Aldundiak ordainduko ditu eta besteak Ermandadearen esku geratuko direlarik.
Animaliek zuhaitz gazteak jan ez dezaten eta basoa erregeneratu ahal izateko, Aiarako Udaleko, Salvagoro elkarteko eta Arabako Foru Aldundiko ordezkariak irailean bildu ziren itxierak ze zonaldeetan egingo ziren zehazteko.
Behin zonaldeak jakinda, itxierek izango zuten zabalera adosteko abeltzainekin bildu ziren eta tarte interesgarrienak aukeratu zituzten. Horrela, Edillosen 4 itxiera egingo dira, Fuente Toribion gorostiak itxiko dira eta Muleterosen pagoak. Aroko hagina eta Sendaialaren itxiera askatzeko beste zonalde bat ere itxiko dira.
Bestalde, Fuente Bellacako eta Sendaialako bi tarte kenduko dituzte eta pagoak landatzeko lau itxiera gehiago egingo dira Kobatako El Nido aterpean.