Herriko Kontzejuaren Kontratazio Mahaiak kaleak hobetzeko eta egokitzeko lanak egiteko eskaintza onartu zuen urrian. Aurkeztu ziren enpresen artean Construcciones Izoria 2000 S.A aukeratu zuten eta egingo diren obra guztien aurrekontua 94,482,05 eurokoa izango da.
Orain, hilerrira sartzeko bidean eta eliza inguruko kaleetan asfaltoa jartzen ari dira kale horien egoera txarra zela eta. Gainera, zentro sozialaren inguruan kotxeetatik babestuta egongo den aisialdirako zonalde bat eraikiko dute haur eta gazteentzat eta Aretxako eta Ripako zonaldeetan euriak dakarren arazoen ondorioz eta euri ura ekiditeko, konponketa ezberdinak egingo dira. Lanak urte amaiera baino lehen bukatuak egotea da Udalaren asmoa. Adierazi dutenez, konponketa guzti hauen bidez udalerriko errepideen egoera asko hobetuko da.