Aiaratur turismo elkarteak gure eskualdeko hainbat multzo monumental ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu asteburu honetarako. Abenduko zubiaren aitzakian, aiaraldeko ondare historikoan barrena murgiltzeko hiru aukera eskaintzen dizkigu Urduña, Kexaan eta Artziniegan. Bisita gidatuak, Aiaraturrek eskaintzen dituen beste zerbitzuekin ere osatu daitezke, txakolinaren ibilbidearekin adibidez, turismo elkartearekin kontaktuan jartzea besterik ez dago horretarako.
Kexaako multzo monumentalari dagokion bisitan, Aiala jaunen hilobia eta dorrea izango dira ikusgai, San Joan bataiatzailearen elizarekin batera. Hitzordua Kexaako turismo bulegoan da, goizeko 11:00etan larunbatean eta 12:15etan igandearen kasuan. Bisita gidatuak bi euroko prezioa du, 12 urtetik beherako haurrek doan dutelarik.
Urduñan, Foru plaza, Santa Maria eliza gotortua, Familia Sakratua eta Aduana izango dira ikusgai. Hitzordua Urduñako turismo bulegoan da, goizeko 12:15etan larunbatean eta arratsaldean, 16:30tan igandearen kasuan. Bisita gidatuak bi euroko prezioa du, 12 urtetik beherako haurrek doan dutelarik.
Artziniegaren kasuan aldiz, Arteko amaren Santutegia eta museo etnografikoan barrena izango da bisita. Hitzordua santutegian bertan da, arratsaldeko 16:00etan larunbatean eta goizeko 10:00etan igandean. Bisita gidatuak hiru euro eta erdiko prezioa du, 8 urtetik beherako haurrek ordea ez dute ordaindu beharrik.
Bisita-ziklo honek aukera ederra suposatzen du eskualdeko ondareaz gozatzeko eta gure historiako zenbait pasarte lehen eskutik ezagutzeko.