Hurrengo abenduaren 20an, “Haginaren sustraiak Aiaran” jardunaldia antolatu du Aginagan, bertakoa den Enrique Arberas biologoak.
Jardunaldiaren aurkezpena goizeko 10:00etan izango da eta jarraian Fernando Vasco eta Emilio Blanco-rekin –Amigos del Tejo y las Tejadas– “30 urte haginarekin lanean” eta Oscar Schwendtner-ekin –Bioma Forestal– “Nafarroako hagin basoak; kontserbazio ekintzen beharra duen ahaztutako habitata” hitzaldiak egongo dira 11:45ak arte. Eguerdiko 12:15ak arte etenaldia egiteko eta kafea hartzeko tartea egongo da. Eta Aginagako plazan hagina landatzea eta oroimen-plaka jarriz berriro ekingo diote jardunaldiari.
12:45etan, “Hagina Aiara udalerrian: banaketa, kopurua, toponimia, tradizioak eta erabilerak” hitzaldian Enrique Arberas biologoa arituko da hizketan, jarraian “Las raices del Tejo en Ayala” liburuaren ikus-entzunezko aurkezpena eginez. Gainera, Jose Luis Urrutia aktoreak idazlearen “El Gran Tejo” kontakizuna irakurriko du.
Jardunaldiari amaiera emateko, herri bazkaria antolatu dute eta horretara joateko, Maroñoko Guzurtegi Agroturismoan egongo dira txartelak salgai.