“Bost minutu gehiago eduki izan banitu agian lehena geratuko nintzatekeen”

Erredakzioa 2014ko aza. 18a, 10:21

JOSU ARTETXE (Aiara, 1995) bigarren geratu da Sub-21 kategoriako Euskadiko Boulder Txapelketan. Hiru urte daramatzalehiatzen; baina, norgehiagokan aritu baino, lagun artean arroketatik aritzea nahiago duela dio.

JOSU ARTETXE (Aiara, 1995) bigarren geratu da Sub-21 kategoriako Euskadi Mailako Boulder Txapelketan. Hiru urte daramatzalehiatzen; baina, norgehiagokan aritu baino, lagun artean arroketatik aritzea nahiago duela dio.

Bigarren geratu zinen txapelketan. Pozik edo lehenengo postua ez eskuratzeagatik penatuta?
Egia esan, aukera izan nuen lehen postua eskuratzeko. Nahiko antzera geratu ginen, biok bi bloke egin genituen eta bost minutu gehiago izango banitu agian lehena geratu ahal izango nintzateke, hirugarren blokea egiteko zorian nengoen eta. Baina pozik nago. Beti gehiago nahi duzun arren, bigarren postua ondo dago.

Aurten berrikuntza bat sartu dute gainera. Harri bloke batzuk ekarri dituzte eta hala, txapelketa gehiena arroka gainean egin dugu.

Euskadi mailakoa ez da izango jokatu duzun txapelketa bakarra...
Egia esan, txapelketa hau urtero egiten da eta nahi duen orok hartu dezake parte, ez duzu aurretik ezer pasatu behar. Lehiatzen hasi nintzenean (duela hiru urte) aurkeztu nintzen txapelketara lehenbiziko aldiz, eta ordutik hona urtero hartu dut parte.

Gaur egun Eibarren entrenatzen duzu. Hor hasi zinen?
Ez, hasieran Amurrion hasi nintzen entrenatzen eta gero Eibarrera ikastera joan nintzenez hor hasi nintzen entrenatzen. Baliabide gehiago daude eskaladan aritzeko kanpoan Aiaraldean baino. Amurrioko boulderra ez da oso ona eta, hortaz gain, garestia ere bada. Eibarrekoa hobeagoa eta merkeagoa da.

“Eskaladan nahiko nabarmena da jendearekin duzun tratuaren garrantzia. Lagun asko ematen dizkizu eskaladak”

Dena dela, Aiaraldean eskalatzeko baliabide asko ez egon arren, kirol horretan aritzeko hautua hartu zenuen. Nolatan?

Eskalada egin aurretik saskibaloia egiten nuen eta entrenamendua baino lehen denbora nuenean boulderrera joaten hasi nintzen. Saskibaloia utzi eta eskalatzen hasi nintzen azkenean

Aldaketa handia...
Beno, jada baneraman urte bat inguru saskibaloiaz apur bat aspertuta. Horregatik, eskalada probatu eta gustatzen zitzaidala ikusita hori egitea erabaki nuen.

Zer du ba, eskaladak?
Lagun artean aritzea. Imajinatzen dut kirol guztiek izango dutela hori, baina eskaladan nahiko nabarmena da jendearekin duzun tratuaren garrantzia. Azken finean eskaladan jende asko ezagutzen duzu, oso leku ezberdinetakoak; eta hori oso ondo dago. Lagun asko ematen dizkizu eskaladak.

“Balibiade gehiago daude eskaladan aritzeko kanpoan Aiaraldean baino”

3-4 egun entrenatzen dituzu astean. Nolakoa zure aste bat eskaladari begira?
Oso aldakorra da. Ikasten ere nabilenez batzuetan ezin nahiz entrenatzera joan, azterketaren bat baldin badaukat. Baina normalean hiru egun igarotzen ditut boulderrean. Gero beste bat erabiltzen dut arroka gainean aritzeko eta asteburuan arrokara baita.
Larunbat eta igandeetan joaten saiatzen nahiz. Eta ezin badut bi egunetan joan larunbatetan noa soilik.

Euskadiko Txapelketa pasata, erronka berririk buruan?
Txapelketa mailan abenduaren 13an uste dut badagoela soka modalitateko Euskal Herriko txapelketa. Bertara joateko asmoa daukat, ea zerbait egiterik dudan. Baina bestela ere ez dut bestelako txapelketaren batean parte hartzeko asmorik.

“Urtero noa Euskadiko txapelketara, eta Frantziara ere joatzen naiz”

Ez duzu asko lehiatzen, beraz?
Ez. Urtero noa Euskal Herrikoetara eta normalean Frantziara ere joatean naiz, bertako txapelketa batera. Duela hilabete eta erdi izan da. Baina bestela ez dut asko lehiatzen, ez.

Lehiatzeko ez bada, zertarako entrenatu orduan horrenbeste?
Arrokan aritu ahal izateko. Arroka gainean zabiltzanean zure kontura zoaz. Zoaz eta lagunekin eskalatzen duzu, inorekin lehiatu gabe. Eta hori ondo dago.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide