24 Elkarteak euskarazko bi hitzordu eskainiko ditu

Aiarako 24 Euskara Elkarteak hitzordu bi iragarri berri ditu azarorako. Hilak 16an, igandea, 3 eta 10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzendutako  “Igande arratsaldeak familian” programa eskainiko dute Menoioko kontzeju etxean, 17:00etatik aurrera.

“Irripuinak Largabistarekin” ikuskizunarekin abiatuko dute hitzordua Galder Perez ipuin kontalariaren eskutik eta askari ostean, 18:30ean, eskulan-tailerra izango da.

Aiarako Hogietalau Euskara Elkarteak hitzordu bi iragarri berri ditu azarorako. Hilak 16an, igandea, 3 eta 10 urte bitarteko seme-alabak dituzten familiei zuzuendutako  “Igande arratsaldeak familian” programa eskainiko dute Menoioko kontzeju etxean 17:00etatik aurrera.

“Irripuinak Largabistarekin” ikuskizunarekin abiatuko dute hitzordua Galder Perez ipuin kontalariaren eskutik eta askari ostean, 18:30ean, eskulan-tailerra izango da.

"Prest gaude!" antzezlana

Emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko nazioarteko egunari helduz, “Prest gaude!”  euskarazko antzezlana eskainiko du Luiaondoko Sozialeko aretoan azaroaren 21ean, ostirala, 19:30ean Hogeitalu elkarteak.


Azpeitiko Lakrikun antzerki taldeak ekoiztutako lan honek XXVII. Euskal Antzerki Topaketetako Ikuslegoaren Saria  eskuratu zuen 2012an. Alaitz Olaizola, Gurutze Eizmendi eta Idoia Uranga aktoreek “Greban gaude” lanaren jarraipena eskaintzen dute osatzeke duten trilogia barruan; antzelanaren sinopsi bitxia eskaintzen dute: “PREST GAUDE (Greban egon ginen denbora luzez. Ez genituen gure helburuak bete, eta horregatik, orain PREST GAUDE bigarren ahalegin bat egiteko. Borrokarako grina ez zaigu falta, arrazoiak baditugulako. Adinean aurrera goaz, ez gara ginenak, tristeziak eta alaitasunak partekatzen ditugu, barne eta kanpo aldaketak jasan ditugu, baina emakumeak izanik, PREST GAUDE zurrunbilo honetatik irteteko)”

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide