Aiarako Film Laburren 3. Jaialdia burutuko dute asteburuan. Zinema hitzordua ostiral eta igande arratsaldez , 19:30etik aurrera, ospatuko dute Arespalditzan, Udalaren erabilera anitzeko aretoan.
Izan ere egun bakoitzean 10 laburmetrai eskainiko dituzte eta emanaldietarako sarrera librea izango da gelak duen toki kopurua bete bitartean. Hurbildutako ikusleen botoek erabakiko dute eskainiko diren 20 laburmetraien artean lehian izango den 100 eroko saria.
Cortoespaña ekimenaren bidez antolatutako ekitaldia da Aiarako Laburmetraien Jaialdia. Espainiar estatu mailan laburmetraien ekoizpena eta hedapena bultzatzen duen ekimen honek 73 jaialdi antolatu zituen 2013 urtean 20.000 ikusle bilduz eta 17.000 euro sarietan banatuz. 2014ko deialdian 574 lan aurkeztu dira dagoeneko. Ekimenak antolatutako jaialdien informazio guztia cortoespana.es web gunean bistara daiteke