“Kexaako gerlariaren abenturak kontatzen ditu liburuak. Erdi aroan girotua dago”

Izar Mendiguren Cosgaya 2014ko aza. 9a, 09:29

JOKIN CARAMES (1950, Zuhatza) ez da idazle sentitzen, baina betidanik gustatu zaio idaztea. “El guerrero de Kexaa” liburua idatzi du.

El guerrero de Kexaa” liburua idatzi duzu. Zer kontatzen du?

JOKIN CARAMES (1950, Zuhatza) ez da idazle sentitzen, baina betidanik gustatu zaio idaztea. “El guerrero de Kexaa” liburua idatzi du.

El guerrero de Kexaa” liburua idatzi duzu. Zer kontatzen du?

Erdi Aroko istorio bat da, 1535 urtean oinarritua. Gerlari aiarar baten bizitza kontatzen du, haren abentura. Pertsonaia asmatu egin dut. Liburua “Mandolero de la garduña” alearen jarraipena da, garai hartan lapurtu eta erailtzera dedikatzen zen sekta sekretu batena. Amurrioko liburutegian aztertutako lanetan jaso nuen horren inguruko informazioa. Gerlari baten abenturetan oinarritutako eleberria da, ez dago gertaera errealetan oinarrituta, baina lekua benetakoa eta historikoa da: Kexaa. Protagonista Urduñara kasualitatez iritsiko da, Kexaan jaiotako gerlari bat da. Garai hartan ez zegoen feudalismorik baina zergak bai: lurrak, etxeak... Protagonistak Urduñan emakume bat ezagutuko du (Haitzea) eta maitemindu egingo da; maitasun eta gerra istorio bat da, abentura horiek kontatzen ditu liburuak.

Zergatik aukeratu dituzu Urduña eta Kexaa?

Inguru guzti honetatik nahiko paseatzen dut. Ibilaldi horietan maitasun eta gerra istorioak askotan imajinatu ditut, horrela jaio zen liburua. Haitzearen familiak ez du nahiko gerlari batekin ibiltzerik, eta protagonistak bailaratik alde egitea erabakiko du, neskaren aitak enboskada bat jarriko baitio. Orduan Flandesera joatea erabakiko du. Bertan urte batzuk emango ditu eta bueltan mendekua hartuko dio eta Haitzea Kexaako monasterioan itxiko da. Maitasuna eta biolentziarekin lotuta dago, gerrarekin. Hori da nobelaren erroa, istorio sinplea da. Aiararen inguruko informazioa biltzeko 8-10 liburu irakurri nituen nobela idatzi aurretik.

“Aiaraldetik pasiatzen maitasun eta gerra istorioak askotan imajinatu ditut. Horrela jaio zen liburua”

Bigarren liburua dela diozu, istorioak aurrekoarekin loturarik ba al du?

Bai, jarraipena da. Lehenengo liburuan protagonista bandolero bat da, bigarrenekoaren (oraingoa) aita. Neguan hirugarren alea idazteko asmoa dut, aspalditik bainuen trilogia egitearen ideia buruan. Denbora falta izan zait orain arte, orain jubilatua nagoenez denbora dut honelako gauzak egiteko. Betidanik gustatuko zait idaztea, Kuartangoko fraileekin ikasi nuen batxilergoa baina Amurrion eman ditut urte gehienak. Niretzako idaztea beharra da, lotsagatik sekula ez dut lehenago publiko egin. Poesia ere idatzi izan dut, baina ez dut inoiz editatu. Amurrioko kultur etxean literatur tailerra egin nuen eta bertan erabaki nuen aurrez idatzitakoa argitaratzea. Asteburutan eta lanean askotan idazten nuen, kaxoi batean gordetzeko. Nire taktika hau da: 4-5 liburu irakurtzen ditut, liburutegian uzten ditut, paseatzean imajinatu eta gauean idatzi. Informazioa, imajinazioa eta erredakzioa, hori da nire hiruko formula. Nire ustez, nobela idazteko ez da historialaria izan behar, fantasia erabiltzea baizik.

Hirugarren liburua iritsiko al da?

Negu honetan idatziko dut. Oraingoak bi urtaro ditu, iazko neguan hasi nuen eta udaberrian bukatu. Hurrengoari orain ekin diot, “La fobia del cielo” deituko da. Ea maitagarriren batek Haitzearekin zer gertatzen den argitzen didan, Kexaako monastegiaren istorioak jarraitu behar du eta! Amurrioko Aldaiturriagako aldapan gaztelu tankerako dorre bat egon zen, bertan oinarrituko da. Aurreko astean emakume batek deitu ninduen haren aitonak lur horiek erosi zituela kontatzeko. Dorreak “Mendiju” izena zuen, Mendizuritik dator, mendi zuria izango zelako. Orain informazioa bilatzeko fasean nago, baina garai hartako idazki oso gutxi daude. Urduñaren inguruan bai, Gaztelara bideko toki estrategikoa baizen. Hango istorioak ere jasotzen ditu liburu honek.

“Negu honetan idatziko dut trilogiaren hirugarren liburua”

Fantasia, maitasuna eta gerrak garrantzia handia dute liburuan. Hiru osagai horiek beharrezkoak al ditu bizitzak?

Noski baietz. Maitasun gabe zaila da fantasiak izatea. Fantasia pertsona bakoitzarena da, propioa, baina egunerokoak eta lanak ez zidan orain arte ikusten uzten. Niretzako literatura guztia da, beti izan da, 14-15 urtetatik. On kixote liburuak asko eragin zidan, hirutan irakurri nuen gaztetan. Hortik etorri zitzaidan literaturarekiko ilusioa. Liburuak Aiararentzako egin ditut, ingurukoentzako. 50 ale bakarrik atera ditut, hori da probarik argiena. Abenduan argitaletxeetara joko dut, interesatzen bazaie zabaldu dezaten. Denak banatu eta saldu ditut, ea gabonetarako gehiago egiten ditudan liburutegietan uzteko.

Tokiko gertaerek literaturan oihartzuna edo arrakasta izatea zaila al da?

Nire helburua ez da arrakasta, umila da. Literatura zaletasuna da niretzat, eta denbora dudanez hori egiten dut. Nire ilusioa konpartitu nahi dut, ez dut irabazi asmorik.

Gertaera historiko errealak ere azaltzen dira. Batzuk aipatzerik bai?

Bibliografian laburtuta daude. Aiarako konterriaren inguruko liburuan mordoa daude. Lehen kapituluan, esaterako, Aiararen izendapenaren zergatiak azaltzen dira. Kexaako monastegia, Urduñako harresia... agertzen dira, nire erara kontatuta. Urduñako Santa Maria eliza berez harresiaren zatia zen. Bertara joan eta nire imajinazioan 500 urte egin ditut atzera, protagonistei bertan zer gertatzen zitzaien pentsatu eta adierazteko. Ez da nobela historikoa, historiaren zertzeladak dituen eleberria baizik.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide