Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da gure eskualdera. Herri guztietan zinema emanaldiak ez badira ere, aste honetan lau herrik baieztatu dituzte emanaldiak: Arespalditza, Orozko, Laudio eta Amurrio.
Aiarako III laburmetraien emanaldia
Arespalditzan, ostiralean eta igandean, azaroak 7 eta azaorak 9, arratsaldeko 19:30tan, Aiarako udaletxean, Aiarako III laburmetraien emanaldia ospatuko da. Guztira 18 laburmetrai egongo dira ikusgai, bderatzi ostiralean eta beste hainbat igandean, CortoEspaña zirkuituaren babespean. Zinema dosi txikietan gozatzeko aukera ezin hobea, gainera, sarrera doakoa izanda.
La isla mínima
Laudion, larunbatean, azaroak 8, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30tan eta 20:00tan, espainiar estatutik heltzen den pelikula arrakastatsu bat, Donostiko Zinemaldian ikusitakoa: La isla mínima.
Alberto Rodríguez zuzendari espainarraren azken lana, Grupo 7 filme arrakastatsuaren ostean. Raúl Arévalo eta Javier Gutiérrez herri galdu batera ikerketa lan bat egitera bidalitako zigortutako bi polizi dira. Paduraz ingurutatuko herri txiki horretan, bi neska gazte modu misteriotsu batean desagertu bai dira. Ohizko thriller poliziko bat, baina guztiz ez ohizkoa; horra hor gako interesgarriena.
Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!
Laudion ere, kasu honetan,asteartean, azaroak 11, Lanbide Heziketa Eskolan ere, baina arratsaldeko 18:30tan, Laudioko Zine eta Emakumea Mostra-ren emanaldia berri bat: Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!.
Film honen bitartez Guillaumen amak lehen aldiz mahaira hurbiltzeko deitu zuenean hasi eta azkenekoz telefonoz deitu zueneko momentuan bukatzen da, istorio hunkigarri bat kontatuta. Guillaume Gallienne aktore frantzesak lehenengo zuzendutako lehenego filma hau, 2013ko Cannes-eko Zinelmaldian estreinatu zen, eta guztira hamar izendapen jaso zituen pasaden urteko Frantziako Cesar zinema sarietan, bi eskuratuz. Sarrera doako da, aretoa bete arte.
Cómo entrenar a tu dragón 2
Orozkon igandean, azaroak 9, Donibane Aretoan arratsaldeko 16:30ean, etxeko txikientzako zinema emanaldia, ohiko den moduan: Cómo entrenar a tu dragón 2.
Dreamworks-en film arrakastatsuaren jarraipenean, berriro ere Hiccup eta Toothless ditugu protagonistak. Bikingoak eta dragoiak lagun minak bihurtu diren garai berri honetan, Hiccup abentura berrien bila doa egunero, irla berriak aurkitzen eta ezagutzen.
Baina egun batean, irla berezi bezain arraro batean, ezagutzen ez duen bere iraganarekin topo egingo du, bere bizitza hankaz gora jarriz. Baina ez da aurkituko duen ezusteko bakarra, dragoiak eta mundu osoa menperatu nahi duen bikingo arnegari batekin topo egingo bai du.
Etxeko txikien eta helduen gozamenerako eraikitako animaziozko pelikula honek, Dean DeBlois zuzendari eta gidoilaria du buru, aurreko filmean bezala. Abenturaz eta umorez beteriko pelikula dibertigarria.
El niño
Orozkon ere, igandean, azaroak 9, arratsaldeko 19:00ean, ohi bezala Donibane Aretoan, pasa den abuztuan estreinatutako thriller ikusgarri bat: El niño.
Daniel Monzón, zuzendari espainarraren, azken lana Gibraltarrera eramaten gaitu. El Niño eta El Compi gazteak itsasarteko droga-trafikoan sartu dira diru errazaren bila. Bere abentura berrian Jesús eta Eva detektibeekin topo egingo dute, Gibraltarreko narkotrafikoaren munduaren barrenetan murgilduz. Diru erraza zirudien hori, euren bizitzak kolokan jarriko dituelarik.
Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández etaBárbara Lennie aktore espainarrak, Ian McShaneingelesarekin batera, Celda 211 filmaren zuzendariaren azken lanaren protagonistak dira. Film interesgarri eta dardaratsu bat, espainiar estatuaren zineman uharte bitxi bat dena; teknikoki estatubatuar filmeen maila erakusten baitu.
Lasa eta Zabala
Aiaraldean asteburu honetan egongo diren emanaldiekin amaitzeko, Amurriora goaz. Kasu honetan, igandean, azaroak 9, arratsaldeko 19:30tan eta astelehenean, azaroak 10, 20:00tan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, Donostiako Zinemaldian ere estreinatutako filma euskaldun eta hunkigarri bat: Lasa eta Zabala.
1983ko urriak 15. Josean Lasa eta Joxi Zabala Frantzian desagertzen dira. Familien eta euren abokatuen, etengabeko, lana estatu espainiarraren alde ilunena argira atera zuen. Gertakizun hunkigarri hauen kontakizuna da Lasa eta Zabala.
Bikaina den lehenengo ordu erdi batekin, Pablo Malo zuzendariak,thriller judizial interesgarri batean murgilduko gaitu. Argazki lana, ere, bikaina izanik, zer esan Unax Ugalde aktorearen lanaren inguruan. Ugaldek, bere ibilbidean zehar egindako paperetatik aldenduz, lan zorrotz bat egitea lortzen du; Iruinen indarrak eta ahultasunak gureak eginez. Lasa eta Zabala, ikusi beharreko pelikula interesgarri bezain hunkigarri bat.
Astero bezala, zinemaren magiaz gozatzeko aukera bikainak gure eskualdean!
Fitxa teknikoak
Zuzendaria: Alberto Rodríguez
Gidoilaria: Rafael Cobos eta Alberto Rodríguez
Aktoreak: Javier Gutiérrez, Raúl Arévalo, Nerea Barros…
Espainia, 2014. 105 minutu.
Guillaume y los chicos, ¡a la mesa!
Zuzendaria: Guillaume Gallienne
Gidoilaria: Guillaume Gallienne, Claude Mathieu eta Nicolas Vassiliev
Aktoreak: Guillaume Gallienne, André Marcon, Françoise Fabian…
Frantzia, 2013. 85 minutu.
Zuzendaria: Dean DeBlois
Gidoilaria: Dean DeBlois eta Cressida Cowell (Liburua)
Aktoreak: Jay Baruchel, Cate Blanchett, Gerard Butler …
AEB, 2013. 102 minutu.
Zuzendaria: Daniel Monzón
Gidoilaria: Jorge Guerricaechevarría eta Daniel Monzón
Aktoreak: Luis Tosar, Sergi López, Eduard Fernández, Bárbara Lennie, Ian McShane …
Zuzendaria: Pablo Malo
Gidoilaria: Joanes Urkixo
Aktoreak: Unax Ugalde, Francesc Orella, Jon Anza, Cristian Merchan…
Euskal Herria, 2014. 106 minutu.