Aiarako udalak elkarte ezberdinekin akordioak sinatu ditu, haien jarduerak aurrera eraman ahal izateko. Oraingoz hiru hitzarmen aurkeztu dituzte, nahiz eta aurrera begira gehiago egiteko asmoa azalerazi. Hiru eragile horiek ASASAM, Menagaraiko Amor Misericordioso eskola eta Eskutxiko Ahotsak abesbatza dira.
ASASAM elkartearekin oraintsu itxi du akordioa, Aiarako eta eskualdeko beste udalerrietan osasun mentala lantzen baitu. ASASAMekoek aurreratu dutenez, Osasunaren inguruan antolatu duten argazki lehiaketako lanik ikusgarrienak Luiaondoko gizarte etxean jarriko dituzte ikusgai azaroaren 17tik 23ra.
Menagaraiko Amor Misericordioso ikastetxekoek ere diru-laguntza jasoko dute, 2.000 eurokoa hain zuzen ere. Baita Eskutxiko Ahotsak abesbatzak ere. Aiarako udaletik aurreratu dutenez, hurrengo akordioa Aiarako Pilota Eskolarekin egingo dute.