Aiarako euskararen egunen 2014ko egitaraua kaleratu dute. Bertan, hainbat ekintza prestatu dituzte hurrengo asteburu osoan zehar banatuta. Urriak 17an Luiaondon, 18an Arespalditzan eta 19an Lantenon.
Ostiralean, 18:30ean Berbalagun programaren aurkezpen jaia izango da eta 19.30ean kirolak familian ekintzak egongo dira. Berbalagun, euskara sustatzeko abian dagoen egitasmoa da. EsLockedkualde osoan zehar dago eskura, eta ikasleentzat, euskaldunentzat eta euskaraz ez dakitenentzat bideratuta dago. Hitz egitea eskaintzeaz aparte, kultur agenda bat gauzatzen du, ikastaro, txango edota errezitaldiekin.
Programarekin jarraituz, larunbatean, 18:30ean Aiarako Topaketa egongo da, geroago kalejira, bertso saioaz jarraiturik eta amaitzeko txokolatea eskainiko dute. Asteburuarekin amaitzeko, igandean arratsaldeko bostetan pailazoak egongo dira, askariaz jarraituak eta azkenik, eskulan-tailerra.