Abian da Aiarako Haur Eskola. Oraingoz, bi hezitzaile izango ditu eta 0-2 urteko umeak jasoko ditu. Aiarako udalak azaldu duenez, momentuz zortzi haurrek eman dute izena 2014-2015 ikasturterako. Hala ere, apuntatzeko aukera urte osoan zehar irekita egongo dela nabarmendu dute. Haur eskola Etxaurreneko iakstolan kokatua dago. Abantailen artean, Josu Artetxe alkateak gurasoei ordutegi zabala eskaintzen diela azpimarratzen du. Izan ere, goizeko 07:30etatik arratsaldeko 17:00etar dago zabalik. Horretaz gain, jantoki aukera ere luzatzen die partaideei. "Gainera, haur eskolak naturaz inguratutako espazio zabal eta argitsua eskaintzen du", zehaztu du. Haurrek 12 urtera arteko ikasketa prozesua bertan egitea posible dutelako ere aukera ona iruditzen zaio alkateari.
Ludoteka zerbitzua, bertan behera
Bestalde, Aiarako ludoteka zerbitzua bertan-behera geratu dela jakinarazi du udalak. Izan ere, 2014-2015 ikasturterkao izen-ematea ez da kopuru minimoetara heldu.