Aiarako udalak Eguneko arretarako landa zentroa bertatik ezagutzeko ateak ireki zituen iragan astean Arespalditzan. Udaletik azaldu dutenaren arabera, egitasmoaren helburua udalerrian bizi diren adinez pertsona nagusien beharrei modu malguan erantzutea da. Horretarako, zaintze eta jarduera desberdinak eskaintzen dituzte egunean zehar bertaratzen direnentzat. Nagusiki zerbitzua edadetuei zuzendua dago. Horregatik, jardunaldi irekietan 65 urtez gorakoei instalazioak eta prestakuntzak erakutsi zizkieten.
Zerbitzu ugari
Eskaintzen dituzten zerbitzuen artean daude garbiketa eta zainketa pertsonala. Eta, autonomia pertsonala lantzeko ekintzak. Azaldu dutenez, jantoki zerbitzua ere eskaintzen dute. Baita garraio aukera ere. Ordutegiari dagokionez, 10:30etatik 16:30etara zabaltzen dute, astelehenetik ostiralera. Izen-ematea Aiarako udaleko Larrialdietarako Ongizate Zerbitzuetan egin behar da.