Araba Buru Batzarreko presidentea Xabier Agirre eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak hitzaldia eskainiko dute 19:30ean Arespalditzako Batzokian.
Landuko duten gaia Lazaro Gancedo Salmantoneko bizitza izango da horren inguruko argitalpena kaleratu baitu EAJk.. Lazaro Gancedo Menagarain jaio zen 1900. urtean eta 101 urterekin hil zen eta 1931ean alkate hautatu zuten Aiaran. Foru Aldundia kudeatu zuen batzordean ere parte hartu zuen. Armada frankistak herrian sartu arte alkate izan zen, 1937an hain zuzen.
Erbestera joan ostean 1950ean itzuli zen Euskal Herrira. 1979. urtean berriro hautatu zuten alkate eta kargu hori eskuratu zuen 1983an eta 1987an. 1979An urtean Arabako Foru Aldundiaren Batzar Nagusien presidente izan zen, batzarkide helduena baitzen.