Gizarte etxe berri bat egingo dute Arespalditzan, "El ferial" ezizenez ezagunagoa den eraikinean. Hots, herriko kontzeju etxean. Aurreikuspenek obrak hamar hilabeteetan bukatuta egongo direla diote.
Bi pisu
Eraikinak bi pisu izango ditu: sotoa eta lehenengo solairua. Sotoan biltokia, komunak, ekitaldiak egiteko aretoa, artxiboa... egokituko dituzte. Baita funtzionamendu eta baldintza egokiak bermatzeko berogailu sistema kudeatzeko gela ere. Lehenengo pisuan, berriz, aisialdirako gela bat, bilerak egiteko tokia eta kontzejuko lehendakariaren bulegoa jarriko dituzte.
Arespalditzako Kontzejuko lehendakariaren esanetan, Gizarte etxe berrian ekitaldi eta erakusketa ezberdinak antolatuko dituzte. Edo, hori dute behintzat asmo. Lanak datorren urterako egongo dira bukatuta. Gastuei aurre egiteko Arabako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzak jaso dituzte.