Aiarako udalak fardoak biltzeko sistema berria jarri du martxan. Zerbitzua Elder enpresa ari da eskaintzen. "Emakumez osatutako enpresa da", azpimarratu du Josu Aretxe alkateak. Arabako beste herri batzuetan ere ezarri dute belarra jasotzeko plastikozko planteamendu bera.
Horretarako, baina, lehen sektorean lan egiten duten pertsonekin jarri dira harremanetan lehendabizi, berrikuntza ezartzeko sistema azaltzeko saio pedagogikoak eskaintzeko baserri eta abere eremuetan. Hala, prozesuaren nondik norakoak gertutik ezagutu ahal izan dituzte.
Praktika horren bidez abeltzaintzako hondakinak tratatzerako orduan inplikazioa bilatzen dute. Izan ere, birziklatzeaz gain ekoizleen gastuak merketzen ditu. Udalak zerbitzuak izandako harrera ona nabarmendu du, abeltzainak oso pozik agertu baitira sistema berriarekin:"Aurreikusita genuen erabiltzaileen eskaera kopurua handitu egin da".