Jaiak ospatuko dira Etxaurrenen asteburu honetan, Andre Mariaren ohorez. Hala, larunbatetik igandera bitartean hainbat ekintzaz osatutako egitaraua egongo da.
Larunbatean, besteak beste, odolosteak jateko aukera egongo da 19:30etatik aurrera, Izalde taldearen erromeriaz lagunduta.
Igandean, aldiz, goizetik hasiko dira ekintzak, trikitixen bidezko jai-giroketarekin. Ondoren dantza erakusketa egingo dute Aiara Dantza Taldeko kideek. Herri Kirolek hartuko dute lekukoa eta horiek Tarten Zozketari emango diote paso gero. Eguerdirako, aldiz, 200 pertsona ingurentzako Herri Bazkaria izango dute prestatua Izoriako Arangutxi Kultur Elkarteko kideek.
Dantza eta herri kirolak umeentzako tailer, falkoneria erakustaldi eta igel eta briska txapelketengatik izango dira ordezkatuak arratsaldean. Azkenik, txahal bat zozketatuko da jaiei bukaera emateko. Hortaz gain, Ganeko musika taldeak erromeria eskainiko du egun osoan zehar.