Aiarako udaleko lanpostuen balorazioa egin dute lehenengo aldiz. Helburua, udaleko langileen antolamendua hobetzea da, orain arte ez baita azterketa eta baloraziorik egin. Horretarako, Itzarri enpresa aritu da lanean. Besteak beste, elkarrizketak, eztabaida saioak... egin dituzte.
Bi urteko prozesua
Prozesuak bi urteko iraupena izan du. Udal langileen balorazioa eta egokitzapena planteatu aurretik, baina, langileen, sindikatuen eta enpresaren iritziak hartu dituzte aintzat. Ondoren, alderdi politikoei aurkeztu zaie.
Udal langileak pozik azaldu dira aldaketekin. Izan ere, udaletxeko espazioa berrantolatu egingo da. Auxiliar administratiboak administratibo bihurtuko dira, eta aguazila auxiliarra izango da hemendik aurrera. Horretarako, OPE bat zabalduko da. Funtzioetan, ordea, ez da aldaketarik emango, udaleko bederatzi beharginek berdin jarraituko dute.