"Antzina jende orok dantzatzen zuen jaietan"

Erredakzioa 2014ko abu. 5a, 08:25

MARI ANGELES ISASI (Kexaa, 1957) Kexaako batzar administratiboaren lehendakaria izateaz gain jaien antolakuntzan parte hartzen du, Kexaako hainbat jende bezala. Aurtengo jaien inguruan mintzatu da eta Kexaan jaietan dituzten helburuak aipatu ditu.


Zer prestatu duzue Kexaako jaietan?

Larunbatean hasi ziren tute txapelketarekin. Gero Imanol Magoak ikuskizuna egin zuen umeentzat eta gero parrillada genuen. Euriak izorratu ziguna, hasi baitzen jendea eserita zegoelarik afaltzen hasteko. Hala ere gero disko festari ekin genion

MARI ANGELES ISASI (Kexaa, 1957) Kexaako batzar administratiboaren lehendakaria izateaz gain jaien antolakuntzan parte hartzen du, Kexaako hainbat jende bezala. Aurtengo jaien inguruan mintzatu da eta Kexaan jaietan dituzten helburuak aipatu ditu.


Zer prestatu duzue Kexaako jaietan?

Larunbatean hasi ziren tute txapelketarekin. Gero Imanol Magoak ikuskizuna egin zuen umeentzat eta gero parrillada genuen. Euriak izorratu ziguna, hasi baitzen jendea eserita zegoelarik afaltzen hasteko. Hala ere gero disko festari ekin genion

Igandean atsedena hartu dugu eta astelehenean eta asteartean 18:00etatik 20:00ak arte bola jokoaren txapelketa dago bolatokian.

Asteartean goizeko 09:00etan suziriak jaurti egiten dira eta kanpaiak joko dituzte eta 11:30ean segizioa hasiko da parrokiatik baselizaraino eta 12:00etan egingo da meza.
Segizioan emakumeok eramaten dugu birjina. Gainontzeko segiziotan gizonezkoek eraman ohi dute baina Kexaan betidanik eraman dute emakumeek. Ez dakit zein den arrazoia, txikia delako agian.
Nahiz eta ibilbidea motza den txandakatzen gara.
Meza ondoren zozketa egingo da. Tartaren zozketa deitzen diogu nahiz eta beste gauza batzuk ere zozketatuko diren. Trikitilariak egongo dira giroa alaitzeko eta gauean, larunbatean bezala, disko festa egongo da.

Nola antolatzen dituzue jaiak?

Nahi duenak laguntzen du. Nahiz eta batzar administratiboan gauden hiru pertsonek ere parte hartzen dugu baina guztion artean egiten dugu; batzuk parrillada egiten, beste batzuek garbitzen...

Zeintzuk dira Kexaako jaien helburuak?

Jendeak ondo pasatzea. Hemen, leku guztietan bezala, ondo pasatzen du kanpotik etorritakoak. Hemengoek antolatzen dugunez eta lanean gaudenez ez dugu denbora askorik gozatzeko.

Baina elkartzea eta inguruko herrietako jendea etortzea ondo dago. Egia da antzinako erromeriak galdu direla baina barbakoa ostean musika jarriz gero jendea animatzen da dantza egiten; pertsona nagusiak zein gazteak.

Eta apurka-apurka ea berreskuratzen dugun jaien giroa.

Hori bai, gu konturatu gara beharrezkoa dela parrillada bat jendeak indarrak har ditzan.

Antzinako jaiak, aipatu dituzu, oso ezberdinak ziren?

Aspaldi jende gehiago zegoen jaietan. Eta jendea ikusle gisa dago gaur egun. Begiratzera etortzen dela dirudi. Pertsona gehienak txosnara hurbiltzen dira eta hor egoten dira edalontziarekin dantzatu ordez, nahiz eta musika egon.

Antzina jende orok dantzatzen zuen jaietan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide