Miru beltzak pozoituak Maroñon

Erabiltzailearen aurpegia Angela Rico 2014ko uzt. 27a, 09:55

Joan den ekainean bi miru beltzen hilotzak ikuskatu ziren Maroñon abia egina zuten pinuaren adarretatik zintzilik. Aurrerago baieztatu zen kabian ere hilik zeudela aurten jaiotako kumeak. Arabar Diputazioko Ingurune Zerbitzuak lau gorpuak jaso zituen aztertzeko asmoz.

Joan den ekainean, bi miru beltzen hilotzak ikuskatu ziren Maroñon abia egina zuten pinuaren adarretatik zintzilik. Aurrerago baieztatu zen kabian ere hilik zeudela aurten jaiotako kumeak. Arabar Diputazioko Ingurune Zerbitzuak lau gorpuak jaso zituen aztertzeko asmoz.

Txosten ofiziala oraindik ez badago ere, baieztatu egin da hegaztien gorputzetan karbofuranoaren arrastoak daudela. Hau espektro zabaleko intsektizika indartsua da, karbamatoen familikoa, Europar Elkartean debekatua dagoena 2008 urtetik, bai gizakiaren osasunari ,bai inguruneari egiten dizkien kalteengatik. Gainera, pozoitutako zeboen erabilpena faunaren kontrako delitua da, eta hala jasotzen du ingurune legediak. Mario Corral naturista amurrioarrak ,naturayala blogaren bitartez adierazi duen moduan ,azterketaren emaitzak Miñoien inguruneko sailari, Ertzantzari eta Burgosko Sepronari jakinaraziko zaie.

Pozoitutako zeboak tradizionalki erabiliak izan dira inguru ruraletan harrapakariak kontrolatzeko: azariak, lepahoriak... Pozoi horien erabilpena inguruneko faunan eragin zabala eta indiskriminatua izaten du, bioaniztasunaren mehatxu larria suposatuz.

Naturayala blogaren bitartez hurrengo abisua helarazi nahi izan dute: pozoitutako animali baten aurrean gaudela susmatzen badugu, ez dugu ezer ikutu behar ez gorpuan ezta inguruan ere, balizko frogen galtzea edo deuseztatzea ekiditeko, eta 945 181 818 ra deitu behar da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide