"Nahiz eta jende gutxi izan jaiak ondo antolatu nahi ditugu eta gauza berriak egin"

Erredakzioa 2014ko uzt. 23a, 15:10

MARIJO CAMARA (Aginaga, 1977) Aginagako alkatea da. Herrian jaiak hastear daude eta egitarauaren zein ospakizunen filosofiaren inguruan mintzatu da. Eskualdeko jende oro gonbidatu du ekintzetan parte har dezan.

Alkatea izateak suposatu dizu ardura gehiago jaietan?

 

Ez da nire ardura, batzordea dugu eta bertan guztiok lan egiten dugu, ez da bakarrik alkatearen ardura izan behar. Aginagan ez gara asko baina guztiok egiten dugu lan.

MARIJO CAMARA (Aginaga, 1977) Aginagako alkatea da. Herrian jaiak hastear daude eta egitarauaren zein ospakizunen filosofiaren inguruan mintzatu da. Eskualdeko jende oro gonbidatu du ekintzetan parte har dezan.

Alkatea izateak suposatu dizu ardura gehiago jaietan?

 

Ez da nire ardura, batzordea dugu eta bertan guztiok lan egiten dugu, ez da bakarrik alkatearen ardura izan behar. Aginagan ez gara asko baina guztiok egiten dugu lan.

Bakoitzak badu gauza baten ardura. Beste gauza da herriaren kontuak, baina honetan guztiok parte hartzen dugu.

 

Zer nolako onurak ekartzen dizkio jaiak herriari?

 

Jendea etortzeko, disfrutatzeko eta ondo pasatzeko egiten dugu batez ere. Nahiz eta jende gutxi izan jaiak ondo antolatu nahi ditugu eta gauza berriak egin. Badakigu zeintzuk diren gure mugak baina ahaleginak egiten ditugu gauza berriak gauzatzeko.
Hala ere herriak baliabide gutxi ditu dirua eskuratzeko eta jaiaren bitartez apur bat lortu nahi dugu.
Bestalde nahi dugu jendea hurbiltzea eta herria ikustea, gure ustez oso polita baita.

Lortzen dugun dirua herrian bertan erabiltzen dugu. Aurten adibidez, elizaren goiko partean dagoen gela erabiltzen dugu bilerak egiteko eta hori berritu dugu.

Horrelako gauzak egiten ditugu lortutakoarekin.

Nola deskribatuko zenuke jaien egitaraua?

Gauza batzuk mantendu ditugu. Duela 9 urte horrela antolatzen baititugu: parrillada, igel-toka... gure asmoa da beti egitea.

Gero baditugu gauza bitxiak, igel arrantza adibidez. Duela 5 urte edo antolatzen dugula. Lehenengo urtean sekulako partaidetza egon zen, gero galdu du apur bat, jendeak ez baitu hainbeste irauten.

Dena den herrikokoek jarraitzen dugu, sartzen gara putzuan eta saiatzen gara igela topatzen eta oso barregarria da. Guri gustatzen zaigu egitea.

 

Aurten ere mendi ibilaldia egingo duzue eta horren ostean hitzaldia, zein da ekintza horien helburua?

 

Egia esanda, askotan mendira joaten gara eta ez dugu gauzetan erreparatzen. Gauzen gainetik igarotzen gara eta ez gara konturatzen. Aztarnekin adibidez hori gertatzen zaigu.

Umeei asko gustatu zitzaien iaz aztarnak bereiztea: azeriaren arrastoak... horrelako gauzak. Eta ondo dago horrela egitea, bestela agian ez diozu arretarik jartzen.

Enrique Arberasek egiten du hori. Gogoko du eta lortzen du guretzat ere erakargarria izatea.

Eta gero miru gorriari buruzko hitzaldia egingo dugu. Aurten 3 miru harrapatu dituzte Aginagan eta gailu baten bitartez jarraipena egin diete, batez ere jakiteko nondik mugitzen diren. www.migraciondeaves.org helbidean begiratu daiteke miruen ibilbidea.

Gainera horietako miru bat Agiñiga deitzen da. Horrela bataiatu zuten.

Egindako ikerketarekin eta datuekin Gorka Belamendia etorriko da eta dena azalduko digu. Polita eta interesgarria izango dela uste dut.

Nola gonbidatuko zenuke jendea?

 

Gogoz egindako jaiak dira hauek eta guk disfrutatzeko egiten ditugu. Prest gaude jendea hurbiltzeko eta giro polita sortzeko.

Jendea ondo pasatzeko pentsatzen dugu zer egingo dugun, herria apaindu, koloreztatu...

Bihar parrillada egingo dugu eta espero dugu jendea eroso eta gustura egotea. Jendea gonbidatuta dago ogitarteko gozo-gozoak dastatzeko, txorizoa eta txokolatzea jateko. Gainera musika eta konpainia ona izango dute.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide