Aginagako jaietan naturak protagonismoa izango du

Erabiltzailearen aurpegia Edorta Moreno Martin 2014ko uzt. 22a, 11:44

Aiara Herriko Aginagan egunotan dira ospatzekoak bertoko Donejakue jaiak, hamaika ekintzaz osaturiko programa kaleratu dutelarik horretarako antolatzaileek.

Ostegunean, uztailaren 24an, esate baterako, bi txapelketa izango dira: 17:30ean briskarena eta 19:30etan igelarena hurrenez hurren. Gau partean, 21:00ak aldera parrillada eta jarraian diskodantza izango dira. Goizeko ordu txikietan, 04:00etan hain zuzen, IV. Igel arrantza leihaketa gauzatuko da.

Aiara Herriko Agiñigan egunotan dira ospatzekoak bertoko Donejakue jaiak, hamaika ekintzaz osaturiko programa kaleratu dutelarik horretarako antolatzaileek.

 

Ostegunean, uztailaren 24an, esate baterako, bi txapelketa izango dira: 17:30etan briskarena eta 19:30etan igelarena hurrenez hurren. Gau partean, 21:00ak aldera parrillada eta jarraian diskodantza izango dira. Goizeko ordu txikietan, 04:00etan hain zuzen, IV. Igel arrantza leihaketa gauzatuko da.

 

Ostiralean berriz, eguerdi partean baino ez dira ekintzak egongo. Hala, 13:00etan meza eta, handik ordu erdira, pintxo dastaketa izango dira; gero, 14:30etan, zozketa.

 

Asteburuan sarturik, larunbatean hain zuzen, 09:30etan hasteko, herriko inguruneak ezagutzeko martxa gidatu batez gozatzeko parada izango dute bertaratzen direnek. Gero, ibiliak sortutako gosea isiltzeko, 15:30ak aldera, herri bazkaria izango da, aurretiaz 10 eurokoa ordaindu beharko delarik. Azkenik, jaiei bukaera emateko, hitzaldia antolatu dute Gorka Belamendia, Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko kidea, izango delarik hizlari; bera miruen inguruan hizketatuko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide