Luiaondoko jaien lehenengo txanpa hastear dago, Andra Mari Magdalena

Erredakzioa 2014ko uzt. 15a, 09:46

Luaiondo herriak hiru jai ezberdin ospatzen ditu udan: Andra Mari Magdalena, Santo Domingo eta San Lorentzo. Asteburuan Andra Mari Magdalenaren txanda helduko da.

Hasteko, ostiralean, 20:00etan Las Vegas jatetxeak pintxo morunoak eskainiko ditu. Larunbatean txupina jaurtiko dute 20:00etan, baina hori baino lehen bola jokoa, kalejira eta batukada antolatuko dute. 21:30ean odolosteak afalduko dituzte elizako zelaian eta gero Hotza taldeak joko du, 22:30ean eta gaua amaitzeko karaokea egongo da.

Hurrengo egunean, uztailaren 20an igandea, egitaraua anitza izango da. Umeentzako ekintza ugari antolatuko dituztelarik: haur parkea eta bola jokoa, adibidez. Bertsolariak, zumba klaseak eta mus txapelketa ere egingo dute eta afaltzeko txistorra eskainiko dute. Bukatzeko DJak arituko dira.

Asteartean bukatuko dira Andra Mari Magdalena Jaiak. Goizean kalejira eta meza egingo dute. 13:00etan dantzak hartuko dute lekukoa eta arratsaldean pilota partidak eta zumba klasea antolatu dituzte. Jaiei dagokien bukaera emateko dantzaldia egongo da Hotza taldearen eskutik

Santo Domingo eta San Lorentzo

Santo Domingo abuztuaren 8an eta 9an ospatuko dute Luiaondon eta San Lorentzo, ordea, abuztuaren 10ean. Umeentzako ekintzek, gastronomiak eta musikak garrantzia handia izango dute.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide