"Gertu dauden herri guztiak Zuhatzako Jaietan parte hartzea gustatuko litzaiguke"

Erredakzioa 2014ko uzt. 15a, 08:15

Garazi Sanchez (Zuhatza, 1992) datorren ostiraletik igandera arte ospatuko diren Zuhatzako Jaiak antolatzen aritu izan da herriko Jai Batzordean.

Garazi Sanchez (Zuhatza, 1992) datorren ostiraletik igandera arte ospatuko diren Zuhatzako Jaiak antolatzen aritu izan da herriko Jai Batzordean.

Zer egongo da aurtengo Zuhatzako jaietan? Aurreko urteekin alderatuta berrikuntzarik egongo da?
Marina Dona egunean (uztailak 18) jaiei hasiera emango diegu, eta meza egin ondoren triki-poteoa egongo da.                                                                                                                                                                                                                                                                                                                       
   Hurrengo egunean, uztailak 19, anaiarteko bazkaria egongo da. Gero Bingoa dago. Hiru urte daramatzagu Bingoa antolatzen bazkaria egin ondoren, arrakasta handia dauka!
   Arratsaldeko 5etan umeentzako jolasak prestatuko ditugu. Gero tortila patata lehiaketa egongo da, iaz 12 tortila lehiatu ziren eta aurten jende askok parte hartzea espero dugu.
   Aurtengo berrikuntza nabarmenena, herri kirol jokoak dira. Joko hauetan edonork parte hartu dezake eta oso dibertigarriak izango dira!
Afaltzeko odoloste jana egongo da eta gau osoan zehar musika hoberenaz gozatuko dugu Disko Dantzaren eskutik.

"La Pezukera" izeneko pertsonaia baten jaitsierarekin emango diezue hasiera jaiei. Nor da La Pezukera? Zein da pertsonaia horren jatorria?

Duela urte asko, Zuhatzan sagar asko zeuden eta sagar batean jaten ez den zatiari "pezuco" deitzen diogu Zuhatzan. "La Pezukera" izena hortik dator eta Zuhatzako jaietako "Mari Jaia" da.

Herriko jendeari begirako jaiak dira Zuhatzakoak, hala kanpoko jendea ere bertaratzeko moduko dira?
Gertu dauden herri guztiak Zuhatzako jaietan parte hartzea gustatuko litzaiguke, eta hori dela eta guztiok ondo pasatzeko ekintza desberdinak jartzen ditugu.                                                                                                                                                                                                                                     
Nola biltzen zarete jaiak antolatzeko? Bilakaerarik izan du Jai Batzordeak azken urteetan zehar?
Martxoa inguruan lehengo bilera egiten dugu Zuhatzako Jai Batzordeko kideen artean. Bilera horretan jai egunak finkatzen ditugu, ondoko herrietakoak errespetatuz,  eta  ekintza berriak garatzeko ideiak ematen saiatzen gara. Gero, gure artean hitz egiteko whatsapp-a erabili dugu azken urteetan, denok elkartzea pixka bat zaila delako.                                                              
    Adin ezberdinetako herritarrok batzordea osatzeak sortzen du elkartzeko zailtasun hau.  Izan ere, orain dela 3-4 urtetik hona gazteriaren presentzia jaietako antolamenduan nabaritzen hasi zen,  orain batzordearen oinarrizko zati bat izanik.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide