Peregaña Igoera 2014

Erabiltzailearen aurpegia Xabi Zalbide 2014ko uzt. 7a, 15:23

Uztailaren 5ean Peregaña Igoera mendi-lasterketaren 1. edizioa jokatu zen Aiarako Erretes Lanteno herrian, bertako jaien baitan. Eguraldia lagun izan zen, -eguzkiak gogor jotzen zuen arren- eta jai-giro ederraz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. 

Uztailaren 5ean Peregaña Igoera mendi-lasterketaren 1. edizioa jokatu zen Aiarako Erretes Lanteno herrian, bertako jaien baitan. Eguraldia lagun izan zen, -eguzkiak gogor jotzen zuen arren- eta jai-giro ederraz gozatu ahal izan zuten bertaratutakoek. 

10,350 kilometroko lasterketa izan zen, eta arrakasta handia lortu zuen bere lehenengo urte honetan: guztira 89 kirolarik hartu zuten parte, tartean gure eskualdeko korrikalaririk onenek (Felipe Larrazabal, Gaizka Barañano, Josu Apraiz, Pedro Urkijo, Pablo Mas...), bai eta, ustekabean, Espainiako aurtengo txapelduna Manuel Merillas. Merillasek bosgarren postua eskuratu zuen aurreko astean Chamonixen munduko txapelketako maratoian, eta zapatuan Donostiara bidean zihoala Erretesera etorri zen Peregaña Igoeran parte hartzera.

Lasterketa Merillasek irabazi zuen Felipe Larrazabal okondoarraren aurretik. Podiuma Josu Apraiz laudioarrak osatu zuen. Emakumezkoen kategorian Basauriko Mari Carmen Gartziak nagusitasunez irabazi zuen proba.

Sailkapenak hemen.

Argazkiak: Ganzorrotz Mendi Taldea, Zuriñe Alava, Ainara Garcia, Emma Ferreira

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide